Kummerekin lankidetza hitzarmena sinatu du udalak

Txintxarri Aldizkaria ira 17 Hezkuntza

Erakundeak 2.700 eurorekin lagunduko du "familia zaurgarrietako edo baliabide ekonomiko urriko" haur eta gazteei zuzendutako programa

Ihes kutxak EAGIko ikasgeletara iritsi dira

Erabiltzailearen aurpegia EAGI Gipuzkoako eka 25 Hezkuntza

Zer gertatuko litzateke etorkizuneko lanbideak jolas baten bidez ezagutuko bagenitu? Galdera horri tiraka jaio da E-Box4U (Escape Box for Your Future Education) Erasmus+ programaren esparruan gauzatzen den eta Europar Batasunak Finantziatzen duen nazioarteko proiektua. Ekimen berritzale honen asmoa argia da: gazteak modu erakargarri, dinamiko eta motibagarrian hurbiltzea Lanbide Heziketara eta gerora begira indartsu datozen sektore profesionaletara.

 

EAGIrentzat proiektu oso garrantzitsua da, nazioartean egiten duten lehen lankidetza proiektua da-eta! Hiru urteko iraupena izango duen ekimen honetan, Danimarka, Herbehereak, Hungaria, Polonia eta Espainiar Estatuko bi ikastetxek osatuko dute lantaldea (IES la Malvasia eta EAGIk). Europako LHko beste zentro batzuekin elkarlanean arituko dira esperientziak partekatzen eta hezkuntza berrikuntzan elkarrengandik ikasten, Lanbide Heziketaren etorkizuna elkarrekin eraikitzeko helburuarekin.