Ate irekien saioa egingo dute gaur Oriarte Larrekoetxe eraikinean

Irati Zatarain 2026ko martxoaren 16a

Matrikulazio epea zabalik dute herriko ikastetxeek hilaren 27ra arte. Oriarte BHI institutuak, ate irekien saio bat egingo duela iragarri du, Larrekoetxe eraikinean, gaur, 17:30etik 18:30era. 

Informazio gehiago nahi dutenek Oriarteren webgunea kontsulta dezakete. Hauek dira Oriarte BHIren bi eraikinak:

Oriarte Landaberri
  • Helbidea: Pintore kalea, 2
  • Telefono zenbakia: 943-89 94 94
  • Mailak: DBH 1 eta 2
Oriarte Larrekoetxe
  • Helbidea: Buenos Aires aldapa, 1
  • Telefono zenbakia: 943-89 94 92
  • Mailak: DBH 3-4 eta Batxilergoa