Latinoamerikar batzuk Estatu Batuetara migratzen dute, lan eta bizi baldintza hobeak izateko. Edozein modutan ere, Donald Trump presidente gisa egonda, zaila izango da migranteek bizi baldintza onak izatea.
Horren adibidea da Yasmani Moreno de Armas-en kasua. Yasmani Kuban jaio zen eta Estatu Batuetara migratu zuen, lan baldintza hobeak lortzeko. Lau urtez egon da Floridan, eta orain Afrika Erdiko Errepublikan bizi da. Afrikako herrialdeetara bidaltzea estrategia politiko eta legal baten ondorio da. Estrategia hori, batez ere, Estatu Batuetako gobernuak ezarri du. Hau ez da kasu bakarra, geroz eta immigrante gehiago bidaltzen dituzte Afrikara.
Estatu Batuetako enpresa askok deslokalizazioa erabiltzen dute enpresa batek bere lantegiak edo bulegoak bere herrialdetik beste herrialde batzuetara, kasu honetan Afrikara, gauzak merkeago egiteko. Horrela deslokalizatutako herrialdeetara bidaltzen dituzte Estatu Batuetara iristen diren inmigranteak.
Yasmani Morenoren kasuarekin jarraituz, aipatu beharra dago teknologia berriek ere asko eragin dutela gaur egungo munduan. Gaur egun, kontrol tresna nagusia teknologia berriak dira: non gauden, zer egiten dugun eta norekin gauden kontrolatu eta ikusi dezakete. Horregatik, bazekiten non eta norekin bizi zen Yasmani.
Argi dago gaur egun egia zer den eta zer ez den jakitea zalantzagarria dela, baina horrelako hainbeste kasu egonda, ez dago zalantzarik horrelako kasuak gertatu egiten direla.
Iraganean lortu ditugun eskubide batzuk galdu egin ditugu denboran zehar, eta gertatu diren gatazka guztiak errepikatzen ari direla esango nuke. Ondorio gisa, esan beharra dago, modu batean edo bestean, Estatu Batuak eta Trump presidentea gelditu behar ditugula, horrelako kasuak ez errepikatzeko.