Beti darama koadernoa eskuetan eta "marrazteko ohitura handia" dauka, Junek berak kontatu digunez. Batez ere "arkatza edo grafitoa" erabiltzen du horretarako. Irudi-soinuko eskoletan programa digital bat erabiltzen ikasi du eta teknika hori aplikatu du lehiaketara aurkeztutako Ardea, maxima regina aquarium lanean: "Erronka berriak dira niretzat digitalki marraztea eta ilustrazioetan kolorea erabiltzea". Musikazalea ere badela kontatu du, poltsikoratu duen 500 euroekin gitarra elektriko bat erosiko duelako.
Ibai izena duen herrialde bat ekimenaren bidez Irun, Hondarribia eta Hendaiako "paisaia bereziak eta espazio esanguratsuenak" irudikatzeko erronka dute parte hartzaileek, antolatzaileek zehaztu dutenez. Arte digitaleko teknikak erabili behar dituzte horretarako eta udalerri horietako ingurune naturalekin lotutako jatorrizko lan bakarra sortu behar dute.
Irakurri hemen Irunero aldizkariko lagunek prestatutako albistea.