ira 17 Euskara
'Eta euskaraz egiten badugu?' lelopean abiatu dute aurtengo Mintzapraktika egitasmoa, gure herrian Solaskide izenez ezagutzen duguna. Antolatzaileek luzatutako galdera hori gonbidapena ere bada, Bidelari edo Bidelagun izan nahi duten herritarrei egindakoa. Aurreneko rola hartuko dute euskaraz ikasten ari direnek edo hasi nahi dutenek; bigarrena, berriz, horiei lagunduko dietenek.