eka 06, 20:58 Gizartea
Dozenaka bikote enbido eta hordagoka aritu bitartean abiatu dira LOZET elkarteko erraldoiak eta buruhandiak, dultzaineroekin batera, familia ugari atzetik segika zituztela. Basotxo plazatik atera, Hernani bidetik itzuli eta Antonio Blas plazaraino joan dira, duela bederatzi urtera arte auzoko festak ospatzen zituzten tokira. Hurrengo urteko azaroan inauguratu zuten frontoian, berriz, pala eta frontenis final zirraragarriak jokatu dituzte. Metro batzuk gorago, Gure Lasarte Zikiña egitasmoko lagunek gonbidatutako Hertx eta Meison taldeek astindu dute txosna gunea.
eka 06, 19:35 Gizartea
Ford etxeko auto klasikoen topaketa antolatu du Club Clásicos de Ford de España eragileak bosgarren urtez. Udalerrian egin dute aurtengoa. Egun osorako ekitaldiarekin gogotik gozatu dute parte hartzaileek.