Oriarte Landaberrin aurkezpen jaia egingo dute igandean, hilak 25, 11:00etatik 13:00etara. Hiru egun geroago ate irekien jardunaldia egingo dute 17:00etatik 18:00etara. Sasoetan, berriz, hilaren 31n erakutsiko dute ikastetxea 11:00etatik 13:00etara eta otsailaren 3an egingo dute informazio bilera, 17:00etan (biak, Zumaburu eraikinean). Azkenik, Garaikoetxea-Landaberrin hilaren 27an eta 28an burutuko dituzte aurkezpena eta bilkura, hurrenez hurren.
Egutegia
Hilak 25, igandea
- 11:00etatik 13:00etara, Oriarte Landaberri institutuan, aurkezpen jaia.
Hilak 27, asteartea
- Garaikoetxea-Landaberri ikastetxean, ate irekien jardunaldia.
Hilak 28, asteazkena
- Garaikoetxea-Landaberri ikastetxean, bilera informatiboa. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da www.landaberri.eus webgunean edo 943-37 06 62 telefono zenbakian.
Hilak 31, larunbata
- 11:00etatik 13:00etara, Sasoeta-Zumaburu eraikinean, ate irekien jardunaldia.
Otsailak 3, asteartea
- 17:00etan, Sasoeta-Zumaburu eraikinean, bilera informatiboa. Harremanetarako telefono zenbakia: 943-36 12 26.