Egitasmo horretan herriko EAGI ikastetxeak hartzen du parte urtero. Hilaren 11n, 09:00etatik 11:00etara bitartean, ikasleek sortutako enpresak eta beraien zerbitzuak ikusgai egongo dira eskola atarian. Herritar guztiak ongietorriak izango dira ikasleen lanak bertatik bertara ezagutzeko.
Bestalde, joan den ostegunean Ikasenpresa ekimenaren barnean Eibarren antolatzen den azokan ere parte hartu zuten EAGIko bigarren mailako ikasleek.