Hauteskunde kanpainari ekin diote alderdi politikoek
ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDE OROKORRAK

Txintxarri Aldizkaria aza 13 Politika

Gauerdian hasi da ofizialki hilaren 29ko hauteskundeetarako kanpaina. Alderdi politikoen herriko zenbait udal taldek kartelak itsatsi dituzte udalerrian barrena: EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko ordezkariak ibili dira hara eta hona gauean. Datozen egunetan Espainiako Gorteetarako bozei lotutako ekimenak aurrera eramango dituzte.

Hilaren 29ko bozetarako hauteskunde mahaiak zozkatu dituzte
ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDE OROKORRAK

Txintxarri Aldizkaria aza 02 Politika

Ezohiko saioa egin du udalbatzarrak gaur goizean hilaren 29ko hauteskundeetako mahaietan lan egin beharko duten herritarrak nortzuk izango diren erabakitzeko, zozketa informatiko bidez; titularrak eta ordezkoak aukeratu dituzte. Aukeratuak izan direnek jakinarazpen ofizialak jasoko dituzte euren etxeetan.