Lehenik eta behin, Gerra Hotza eta deskolonizazioa ezagutu behar ditugu. II. Mundu Gerra ostean, mundua bi zatitan banatu zen: bando komunista (Sobietar Batasuna buru) eta bando kapitalista (Amerikako Estatu Batuak buru). Aldi berean, Afrikan eta Asian dauden herrialde askok, independentzia lortu zuten, deskolonizazio prozesuari esker. Kolonien menpekotasunetik atera arren, herrialde ahulak bihurtu ziren eta ekonomikoki potentzia nagusien menpe geratu ziren. Gertakaera horri neokolonialismoa deitzen zaio.
Bestalde, gaur egungo mundua globalizazioak baldintzatzen du. Gainera, teknologia berriei esker, informazioa azkar zabaldu dezakegu. Baina, aldi berean fake news-ak azkar zabaldu daitezke ere, horregatik, nire ustez, ikusten dugun informazioa iturri fidagarrietan egiaztatu behar dugu.
Gainera, geopolitika funtsezko kontzeptua da. Geopolitikak lurraldeen arteko harremanak, balibide naturalak, kokapen geografikoak eta botere politikoen arteko harremanak aztertzen ditu. Herrialdeek ez dituzte erabakiak ideologiarengatik hartzen soilik, askotan, interes estrategikoa eta ekonomikoak ere kontuan hartzen dituzte. Palestinako gatazka horren adibidea da, Ekialde Hurbilaren kokapena estrategikoa da eta AEB Amerikako Estatu Batuek Israeli laguntza eman izan dio urteetan zehar. Horregatik, gatazka hau ez da bi herrien arteko arazoa soilik, nazioarteko potentzien interesekin ere lotuta dago.
Gatazkaren jatorria XIX.mendearen amaieran sortutako sionismoarekin hasi zen, hau da, judutarrei estatu bat lortzeko nahiarekin. 1947an Britaina Handiak Palestina bi zatitan banatzea proposatu zuen. Ondoren, 1948an Israelgo estatua sortu zen, II. Mundu Gerraren ostean, ondorioz, 700.000 palestinar inguruk beraien etxea utzi zuten edo kanporatuak izan ziren. Gertakaera horri Nakba deritzo. Urte batzuk geroago, 1967an, Israelek Gaza eta Zisjordania okupatu zituen.
Nire iritziz, gatazkaren alderdi larrienetako bat palestinarren esubideen urraketa eta gatazkak belaunaldiz belaunaldi eragindako sufrimenduak dira. Palestinarrek askatasunez eta segurtasunez bizitzeko eskubidea dute, eta israeldarrek ezin dizkiote palestinarrei eskubideak kendu. Uste dut ez dagoela inongo aitzakirik herrialde batek beste herrialde baten eskubideak ez errespetatzeko.
Egoera hobetzeko, nazioarteko erakundeek zibilak babestu behar dituzte. Adibidez, nazioarteko erakundeek nazioearteko zuzenbidea betearazteko eta zibilak babesteko neurri eraginkorragoak sustatu eta laguntza humanitarioa Gazara eta behar duten beste eremuetara eskainita. Gainera, potentziek beste herrialdeen eskubideak errespetatu behar dituzte, interes ekonomikoen gainetik.
Laburbilduz, nire ustez, Palestinako gatazka ezagutzea eta ulertzea ezinbestekoa da. Bakea lortzeko ezinbestekoa da interes politiko eta ekonomikoaren gainetik eskubideak jartzea eta herrialdeen artean errespetatu egin behar gara. Azkenean, guztiok pertsonak gara eta inork ez ditu besteek baino eskubide gehiago.