1979. urtean, Sobietar Batasunak Afganistan inbaditu zuen, gobernu komunista mantentzeko. Amerikako Estatu Batuek, hori ikusita, talde afganiarrei dirua eta armak eman zizkieten komunismoa ezabatzeko. Amerikako Estatu Batuek egin zutena Truman doktrinaren logikan sartu daiteke, eta gainera, ondo atera zitzaien. Izan ere, herrialdearen kontrola talibanek lortu zuten. Talibanak Afganistanen 1990eko hamarkadan sortutako mugimendu islamista dira, eta 1996an herrialdeko gobernuaren boterea hartu zuten lehen aldiz.
Bestalde, Gerra Hotzean herrialdearen interes politikoak garrantzitsuenak ziren, herritarren ongizatearen gainetik. Beste era batean esanda, Afganistan kapitalisten (AEB) eta komunisten (SESB) arteko gatazkaren gerra eremu bilakatu zen, bakoitza haien interesen alde. Hori dela eta, biztanleriaren hazkundeak behera egin zuen, heriotza asko egon baitzen gerra garaian.
2001eko irailaren 11n, Afganistaneko Al-Qaeda talde terroristak Amerikako Estatu Batuen aurka atentatu suizida bat egin zuen, New York-eko World Tarde Center-eko Dorre Bikien aurka. Talde hau 70. hamarkadaren amaieran sortu zen, AEBek finantziatutako talderik ezagunena eta arriskutsuena izan zen, eta gaur egun aktibo jarraitzen dute. Irailaren 11ko atentuaren ondorioz, AEBek Afganistan militarki erasotu eta irabazi zuten.
Afganistaneko emakumeentzako hezkuntzak aurrerapen batzuk izan zituen 90. hamarkadan eta 2000. hamarkada hasieran, eta ikasteko eskubidea zuten. Dena den, 2021. urtean talibanak gobernuaren agintera iritsi ziren berriro eta emakumeek zituzten eskubide asko (guztiak ez esateagatik) kendu zizkieten.
Afganistaneko historiak erakusten du nola nazioarteko esku hartzeek ondorioak ekar ditzaketen, hamarkadetan zehar. Herrialde baten boterea handitzeko sortzen diren borrokek edo gerrek, biztanleen bizitzak arriskuan jartzen dituzte eta ez zaie batere garrantziarik ematen haien ongizateari. Nire ustez, giza eskubideak babestu behar dira eta ez dira galdu behar, zahar boteretsu dirudunek boterea nahi dutela esaten dutelako.
Bukatzeko, gustatuko litzaidake emakumeen egoera aipatzea. Emakume afganiarrek geroz eta eskubide eta askatasun gutxiago dituzte, eta horiei ahotsa eman behar zaie. Telebistak ez duena egiten guk egin behar dugu, hau da, gai honi buruz hitz egin.