Oriartekide guraso elkarteko bazkide direnen prezioak: 16 euro erostean eta 15 euro saltzean. Bazkide ez direnentzat: 20 euro erostean eta 10 euro saltzean.
Liburuak egoera onean egon beharko dute, puskatu gabe, eta erabilgarri. Egoera onean dauden edo ez Oriartekide Guraso Elkarteak baloratuko du. Liburuak depositoan utzi beharko dituzte horren frogagiriarekin batera. Dirua emateko egunean jasotzen ez diren liburuak eta dirua guraso elkarteak jasoko ditu, eta aurrez kontrakoa esaten ez bada, eragile horren ondare bihurtuko dira.