COVID-19ak eragindako osasun egoera medio, "merezitako baldintzetan" ospatu ahal izateko, Lasarte-Oriako euskararen festa handia atzeratzeko erabakia hartu zuten Ttakun Kultur Elkarteak eta Udalak iazko maiatzean. Orain, sei urteren ostean, herriko euskararen jairik handiena bueltatuko da herrira. Hilaren 18an aurkeztuko dute aurtengo edizioa, kultur etxeko auditorioan eta 19:00etan. Herritarrak bertaratu daitezen nahi dute antolatzaileek.
Okendo Zinema Taldearen eskutik, Alcarrás ikusteko aukera izango dute lasarteoriatarrek. 20:30ean hasiko da emanaldia eta sarrerek 6 euro balio dute.
Lasarte-Oriako Muntteri AEKrekin elkarlanean, eta Korrika Kulturalaren barruan, irakurraldi bertsotua antolatu dute. Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren Dendaostekoa liburua oinarri hartuta egingo dute saioa. Idazleak bere lanaren pasarte bat irakurri eta hortik abiatuta bertsotan arituko dira Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal. Aitor Nova musikaria izango dute lagun. 19:30ean izango da, kultur etxean. Sarrerek 6 euro balio dute.
Erketz Euskal Dantza Taldeak 32. Dantzari Txiki Eguna ospatuko du.
Erketz Euskal Dantza Taldearen Dantzari Txiki Egunak alaituko du herria. XXXII. edizioa izango da aurtengoa. 11:30ean hasi eta 13:15ean amaituko dela jakinarazi dute antolatzaileek. Herriko auzoetan zehar ibiliko dira.
Udal Musika Eskolako ikasleek kurtso amaierako emanaldia egingo dute kultur etxeko auditorioan. Sarrera, doan.
Udal Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia egingo dute kultur etxeko auditorioan. Sarrera, doan.
Herritarrek urtean zehar pairatu dituzten gauza txarrak erreko dituzte San Joan suaren garretan. Piztu aurretik, emanaldia egingo dute Erketz EDT, Alboka abesbatza eta Zero Sette Akordeoi Orkestrak. Andatza plazan izango da festa.
Jose Mari Martin margolariak erakusketa jarri du Jalgi kafe antzokian.
Onki Xin taldeak kontzertua emango du Jalgi kafe antzokian. Sarrera, doan.
Brancussi akademiako ikasleek ikasturtean zehar egindako margolanak erakutsiko dituzte Antonio Mercero gunean. Sarrera doakoa da.