Horrez gain, Gerra Hotza ere 1991ean bukatu zen. Edonola ere, Gerra Hotzaren ondorioak gaur egunera arte iraun dute eta gatazkak sortzen dituzte. Lehen esan dudan bezala, Gerra Hotzak 1945-1991 artean iraun zuen. Garai horretan, mundua bi blokeetan banandua zegoen: bloke kapitalistak, Estatu Batuak buru, merkatu ekonomian zegoen eta defendatzen zuen. Bestetik, Sobietar Batasuna buru, bloke komunista zegoen, eta sistema sozialista defendatzen zuen. Sobietar Batasuna desegin zenean, Estatu Batuak munduko potentzia nagusia bihurtu zen. Horrekin batera, NATO Europa ekialderuntz hedatzen zen. Horrek, tentsioak sortu zituen Errusian.
NATO zer den ulertzeko, honakoa ulertu behar da: 1949an sortutako aliantza militar eta politiko bat da, Mendebaldeko herrialdeek Sobietar Batasunaren eta bloke komunistaren aurrean elkar babesteko sortua. Beraz, ulertzekoa da Errusiak mehatxu handi bat bezala hartzea, NATO bere mugetaraino hedatzen hasi zenean.
Bestalde, Gerra Hotza bukatu zenean, Errusiak kontrol eta eragin handia zuen Ukrainarengan. Aipatu bezala, Errusiak NATO mehatxu gisa ikusten zuen eta Ukraina NATOn sartzeko ideia piztu zen. Horren aurrean Errusiak Ukraina inbaditu zuen, baina, Ukrainak bere etorkizuna eta aliantzak aukeratzeko eskubidean zuenez, Errusiaren aurrean defendatu egin zen.
Gerraren ondorioz, energia iturrien prezioak igo egin ziren eta Europarentzat energiaren prezioak igotzea oso arriskutsua izan daiteke, batez ere, petrolioaren eta gasaren prezioak asko igotzen badira. Horrek eragina izan dezake herritarren eguneroko bizitzan, produktuak eta garraioa garestitu dezakeelako. Kontua da Ukrainak bere produktuak beste herrialdeetara esportatzen dituela, eta gerraren ondorioz esportazio horiek zaildu egin zaizkie. Hori dela medio, Europan elikagaien prezioek ere igo egin dira. Beraz, gatazkak ez dio soilik Ukrainari eragiten, Europako herrialdeei ere bai.
Horrek guztiak bukatu behar luke, horretarako, gauzak hobeto egin behar dira. Adibidez, diplomazia indartu behar litzateke. Bake akordioak egin behar lirateke ere bien artean. Azkenik, nazioarteko erakundeek lagundu behar lukete, batez ere, biztanle zibilei.
Nire ustez, gatazka hau ulertzeko, jakin behar dugu hainbat faktore daudela. Gerra armatu horrek mundu osoari eragiten dio. Bukatzeko, etorkizuna hobetzeko, elkarrizketa hobetu eta, lehen azaldu bezala, diplomazia indartu behar da.