Lankidetza "sendotu" dute udalak eta herriko guraso elkarteek

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 8a

Burunzpe, Landaberri eta Oriartekide eragileek bideratuko dituzten eskolaz kanpoko jarduerak eta hezkuntza proiektuak diruz lagunduko ditu erakundeak; 7.500 euro emango dizkio horietako bakoitzari. Akordio horren bidez "udalerriko komunitatearekiko eta irakaskuntza publikoa bultzatzearekiko konpromisoa indartu" egin dutela azpimarratu dute Agustin Valdivia alkateak eta Hezkuntza zinegotzi Maite Iglesiasek.

Hitzarmen horien bitartez lan ildo bateratua finkatu dute udalak eta guraso elkarteek, helburu hauekin: familia eta lana uztartzea; haurrek hezkuntza eta aisialdi jarduera osasungarrietan parte har dezaten sustatzea; eta aukera berdintasuna bermatzea prestakuntza zein kultura baliabideetarako irizpideetan. Horrez gain, "konpromiso partekatua" jaso dute jarduera inklusiboak bultzatzeko, bizikidetza nahiz partaidetza balioak sustatzeko eta guraso elkarteek tokiko hezkuntza komunitatean "funtsezko eragile gisa duten zeregina" indartzeko.