Eskolako ikasle euskaldunek ahobizi edo belarriprest rolak aukeratu dituzte eta jarduerak iraungo duen hamabostaldian honek dakartzan konpromisoak betetzeko ahalegina egingo dute.
Azkenaldian han eta hemen asko zabaldu da gazteek euskara gutxi erabiltzen dutenaren ustea eta aldatzeko beharra. Kezka hau gogoan eta 24. Korrika aitzakiatzat hartuta EAGI ikastetxean '15 baietz' ekimena abiatu dute, ikasleen artean euskararen ahozko erabilera bultzatzeko. Horretarako Ebete eta Ttakun Kultur Elkarteko ordezkari Iker Artetxeren laguntza izan dute.
Eskolako ikasle euskaldunek ahobizi edo belarriprest rolak aukeratu dituzte eta jarduerak iraungo duen hamabostaldian honek dakartzan konpromisoak betetzeko ahalegina egingo dute.