Ikasturtearen amaiera EAGI eskolan

Erabiltzailearen aurpegia EAGI Gipuzkoako Eraikuntza Eskola 2026ko ekainaren 8a

Urtero egin ohi duten moduan aurten ere herriko EAGI Lanbide Heziketa ikastetxean ikasturte amaierako jaia ospatu dute.

Azterketak amaitu ondoren, bigarren mailako ikasleek titulua lortu dute jada, horietako asko lanean hasiko dira eta beste batzuek ikasten jarraituko dute. Lehenengo mailako ikasleek berriz, udako oporraldiaren ondoren bigarren mailari ekingo diote.

Zuzendariaren agurraren ondoren, ikasle eta irakasleek hamaiketakoa egin zuten denek elkarrekin, bertan ikasturtean izandako gorabehera eta bestelakoez jardun zuten. Jaia bukatzeko, ohorezko matrikulak banatu ziren eta zozketa txiki bat ere aurrera eraman zuten ikasleen artean.