IRITZI ARTIKULUA

Denok gara pertsonak

Aratz Otaegi

72.000 pertsona inguru pasa ziren Marokotik Ceutara uztail amaieran. RUBEN LUENGAS

Gaur egun, munduan dauden ia gatazka guztien oinarria Gerra Hotza eta deskolonizazioa dira. Aurtengo uztailaren 30 eta 31n gertatu zenaren inguruan hitz egingo dut, egun horietan milaka pertsona pasa ziren Marokotik Ceutara. Nire ustez, pertsona hauek ez dira soilik migranteak, bizitza hobea nahi duten pertsonak baizik.

Hasteko, esan beharra dago hau geopolitikari oso lotuta dagoela, bi herrien arteko harremanak baitira. Ceutan gertatutakoa ez da bakarrik migrazioa, honen atzean beste arrazoi ugari daude. Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Espainiari Iraneko gerran sartzeko esan zion, baina Espainiak ezetz esan zion. Honen ondorioz, bere aliatu den Marokorekin hitz egin zuen eta presio moduan Ceutara pertsona ugari eramateko esan zion. Marokok hau gehiagotan ere egin du. Mendebaldeko Saharan Martxa Berdearekin, adibidez.

Horren ostean, 72.000 pertsona inguru pasa ziren Marokotik Ceutara. Nahiz eta Ceuta Afrikako kontinentean egon, Espainiaren parte da. Gertaera hori faxismoak asko erabili du migranteekiko dagoen gorrotoa areagotzeko, eta inbasio terminoa da gehien erabili dutena. Beraiek Ceutako jendea defendatuko zutela esan zuten, baina ez zaie Ceutako jendea gehiegi inporta. Haien asmoa inmigranteen aurka egitea da, Torrepacheco-n egin zuten bezalaxe.

Esan beharra dago, egun gutxitara 72.000 pertsona horietatik 70.000 inguru Marokora itzuli zirela. Eta aipatzekoa da 141 pertsona hil egin zirela bizitza hobeago baten bila.

Bestalde, migrazioa globalizazioari lotuta dagoen fenomenoa da. Globalizazioa politikoa, ekonomikoa eta kulturala izan daiteke. Migrazioa mundu guztian gertatzen den zerbait da eta beste modu batera kudeatu beharko litzateke. Migranteak beraien bizitza hobetzea bilatzen dutelako. Beraien egoeran, edozein pertsonak bilatuko luke bizitza hobea.
Ceutan militarrek Marokoko jendea torturatu du, hau faxismoaren adibide garbia da, migranteak deshumanizatu egiten dituztelako. Ez hori bakarrik, poliziak ere migranteak bizi ziren tokietatik bota egin ditu, adibidez, Trampolin hondartza husteko operazioan.

Nire ustez, gobernuak hau gaizki kudeatu du, ez dizkie behar dituzten baliabideak eman, ura eta janaria adibidez. Horren eraginez, baten-batek lapurtu egingo zuen, baina bizirauteko egin zuen, ziur. Nire ustetan, ura eta janaria edozein pertsonaren eskuetan egon behar litzateke. Nire proposamen pertsona hauei lana eta etxebizitza duina bilatzea da.

Laburbilduz, Ceutan gertatutako AEB eta Marokoko gobernuen errua da. Gainera, Espainiak oso gaizki kudeatu du. Nik azpimarratu nahi dudan ideia hau da: denok pertsonak gara, inor ez dela bestea baino hobea eta eskubide berdinak eduki behar ditugula.