Ildo beretik, "inoiz baino garrantzitsuagoa" da ikasleak ere mobilizatzea, IAko kideen ustez. Esan bezala, urriaren 2an burutu asmo dute mobilizazioa, baina adi egoteko eskatu diete estudianteei, balitekeelako manifestazio hori aurreratu behar izatea, baldin eta "Gazara bidean den Askatasunaren Ontzidia blokeatzen badute".
Hilabete hasieran Gazako Zerrendan sartu zen Israelgo armada, eta geroztik "zeharo larrritu" da bertako palestinarren bizitza, IAko lagunek nabarmendu dutenez. "Dagoeneko, 600.000-700.000 hildako eragin ditu Israelgo estatu genozidak Gazan. Bonbardaketen bidez bakarrik ez, milaka eta milaka palestinar gosez hil ditu estatu sionistak eta laguntza humanitarioaren sarrera galarazi du behin eta berriro".
Testuinguru horretan, berretsi dute ikasleek ere aldarrikatu behar dutela Israelen "suntsipena", sinetsita daudelako hori izango dela "Palestinak bizirauteko duen aukera bakarra".