Elkar topatzerakoan Bizipozaren pinak, zapiak, abestiak eta bideoklipak oparitu zizkieten, baita oihalak lepoaren bueltan lotu ere. Horrekin batera, eragileak zer-nolako lana egiten duen helarazi diete eta elkarrekin hamaiketakoa ere egin zuten.
Amaitzear den kurtsoan zehar egindako lana eta izandako inplikazioa eskertuta, urriaren 17ko eta 18ko 11. Euskararen Maratoian parte hartzera gonbidatu zituzten, aurten egindako lana zein etorkizunean burutuko dutenari buruzko azalpenak emateko leporaino beteta egongo den Okendo plazan. Beste hamaika egitasmo, eragile eta norbanakok bezalaxe, Bizipozako kideek ere parte hartuko dute euskararen aldeko jarduera erraldoi horretan.