Asteartean hasi ziren Zabaletako Festak. Gogotsu, alai eta giro ederrean ekin zieten auzoko jaiei auzotarrek, eta aldarte berarekin gozatu dute bigarren eguneko egitarauaz. Ostegunerako eguraldi txarra iragarri dutelako, apar festa egun bat aurreratu eta gaur egin dute. Haur mordoa gerturatu da. Apar artean, pozik izan dira, batzuk uretako betaurrekoak jantzi dituzte, beste batzuk, aldiz, halakorik gabe aritzera atrebitu dira. Pila disfrutatu dute etxeko gaztetxoenek.