Urtero-urtero edabearen eltzera botatzen zituzten sormena eta imajinazioa alde batera utzi gabe, Sorgin Jaiei beste dimentsio bat eman zien urtetako borrokaren ostean erdigunean gune egonkor bat izateak. Makina bat bilera eta buruhausteren ostean Hipodromo etorbideko eremuan antolatu zituzten 2006tik 2009ra arteko festa alternatiboak, anbulategi zaharraren aldamenean. Gero eta belaunaldi gehiagotako herritarren nahiz mota guztietako ekimenen biltoki izan zen.