Gure Patxintxi maitagarriak proposatzeko epea ireki dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 5a

Pako Elizetxea eta Maria Jesus Diaz izan ziren iazko Patxintxiak.

Lasarteoriatarrak diren eta 65 urte baino gehiago dituzten bi pertsonari aitortza egiteko ekimena aurrera eramango dute aurten ere Ttakun Kultur Elkarteak eta udalak: Gure Patxintxiak. Antolatzaileek jakinarazi dute gaurtik 14ra arte aurkez ditzaketela herritarrek hautagaiak. Irabazleek aintzatespen goxoa jasoko dute San Pedro Jaietan.