Urtemuga berezia dotore jantzita ospatuko dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 3a

Mende laurden betetzen dute aurten herriko festa alternatiboek, Sorgin Jaiek. Hori dela-eta jantzi bereziak prestatu dituztela iragarri dute sorginek, baita aurresalmenta martxan jarri dutela ere. Eskaerak egiteko formularioa prestatu dute eta ohartarazi dute hilaren 10a izango dela horretarako azken eguna, asteazkena.

Bi diseinu desberdinetako kamisetak, jertseak eta Tote Bag itxurako poltsak dituzte aukeran herritarrek. Formularioa betetzerakoan produktuak aukeratu ostean, banku transferentzia bidez ordaindu beharko dute eta ordainagiria galdetegira atxiki.