Hasi dira Zabaletako Festak!

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 2a

Haurren txupinazoa jaurti dute, eta auzoko dozena bat gazteek irakurri dute pregoi polita. Jarraian, ikusgai izan da zabaletatarren talentua, oholtzan. Bakarka edo taldean, dantzatzeko eta kantatzeko aukera izan dute animatu direnek. Publikokoek ere eurekin batera gozatzeko aukera izan dute, noski. Bien bitartean, ilara handia sortu da haurrentzako eta helduentzako kamisetak eta jertseak serigrafiatzeko postuak. Jaiekin era ederrean hasi dira bizilagunak. 

Asteazkena, hilak 3

  • 18:00etatik 20:00etara, haurrentzako jolasak eta eskulanak.
  • 19:00etan, erraldoiak.
  • 20:00etan, goxorraketak, buruhandiak eta festetako dantzak.

Osteguna, hilak 4 

  • 18:00etatik 19:00etara, apar festa.
  • 19:00etatik 20:30era, pintxo-potea.
  • 19:30ean, goxorraketak eta buruhandiak.
  • 19:30ean, batxata saioa, eta ondoren, festetako dantzak.

Ostirala, hilak 5

  • 17:00etatik 18:15era, aurpegi margoketa.
  • 18:20ean, goxorraketak.
  • 18:45ean, Teresa Sorgiñari ongietorria: jaietako pregoia, Jalguneko lagunen dantza saioa eta Sorgin Dantza herrikoia.
  • 21:00etan, helduen afari auzotarra. Norberak berea eraman behar du.
  • 22:45ean, Kukuka eskolakoen euskal dantza sorkuntza emanaldia.
  • 00:00etatik aurrera, Viafara eta Bele Raven taldeen kontzertuak.

Larunbata, hilak 6

  • 09:00etan, diana.
  • 11:00etan, brilet partidak.
  • 11:00etatik 12:00etara, margoketa tailerra eta txokolate jana.
  • 11:00etatik aurrera, Xumela koruko eta Earra! bertso eskolako kideen kantu jira, auzoan barrena.
  • 12:00etan, auzoko helduenei omenaldia.
  • 12:30ean, sagardo festa.
  • 15:30ean, XVI. Mus Txapelketa, Joxe Aranzadiren omenez.
  • 17:00etatik aurrera, LOZET elkartearen buruhandi eta erraldoien kalejira, dultzaineroekin batera.
  • 17:30etik 20:00etara, pilota txapelketako finalak.
  • 18:00etatik aurrera, Gure Lasarte Zikiña ekimeneko kideek antolatutako kontzertuak: Superlore eta Meison taldeak ariko dira.
  • 21:00etan, afari herrikoia.
  • 23:50ean, LOZET elkartearen zezensuzkoa.
  • 00:00etatik aurrera, gaupasa eguneko kontzertuak: Auskalo taldea, DJ Fantasia eta DJ Mangel.

Igandea, hilak 7

  • 09:00etan, diana.
  • 10:30etik 11:00etara, patata tortilla txapelketa.
  • 11:00etatik aurrera, Kukuka eskolako dantza taldeen emanaldiak.
  • 12:00etan, herri kirolak.
  • 12:00etan, LOZET elkartearen buruhandi eta erraldoiak.
  • 13:00etan, proba mistoa.
  • 14:30ean, herri bazkaria. Ostean, bingo aldrebesa eta txaranga.
  • 17:30ean, toka txapelketa.
  • 18:00etatik 20:00etara, dantza gidatuak Ttipika taldearen eskutik.
  • 20:30ean, azken traka eta Teresa Sorgiñari agurra.

Erlazionatuak

Zabaletako Festen hasiera, bideoan

Txintxarri Aldizkaria eka 02, 21:50 Gizartea