San Pedro Jaiek eta Sorgin Jaiek ematen duten guztia bilduko dugu kanal berezi honetan.
Parte hartze handiko eta istilu larririk gabeko San Pedro Jaiak izan dira

Txintxarri Aldizkaria uzt 08 Gizartea

Berriki ospatu ditugun sanpedroen "balorazio oso positiboa" egin dute Agustin Valdivia alkateak eta Jaiak departamentuko zinegotzi Txus Alonsok. "Giroa ederra izan da eta jende mordo batek parte hartu du ekainaren 26tik 30era antolatu genituen ekimenetan", nabarmendu dute. Aurtengo ospakizunak amaituta eta egun horietako lanaren eraginez erabilitako indarrak berrituta, datorren urtekoak lantzen hasi direla iragarri dute biak ala biek. Norabide horretan, aurreratu dute bost egunekoak izango direla; zehazki, ekainaren 25etik 29ra artekoak. Zaindariaren eguna izango da azkena, beraz.