Naizen elkarteak prestatutako manifestua irakurriko dute. Ondoren, Ttakun Kultur Elkartearen Gazte Kluba egitasmoko gaztetxoek Ikus dezadan! abestiaren koreografia erakutsiko dute; eta, azkenik, Koloreak Dantzan! ekimena egingo dute. Esan bezala, 18:30ean hasiko da ekitaldi "alai, goxo eta ireki" hori.
Ordubete lehenago, Gazte Klubako gaztetxoek Naizenen lanaren berri izango dute; eragile horretako kideek hitzaldi bat emango dute.