Gaur jaitsiko da Teresa Sorgiña auzora!

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 5a

Teresa Sorgiña, iaz, plaza berrira iristen.

Asteartetik martxa ederra daramate zabaletarrek; auzoko festak ikusi, entzun, usaindu eta dastatzen ari dira. Gaurkoa izango da egun bereziena, Teresategi menditik plazara jaitsiko delako Teresa Sorgiña. Merezi duen ongietorri beroa egingo diote 18:45etik aurrera.

Astebururako egitaraua

Gaur, hilak 5

  • 17:00etatik 18:15era, aurpegi margoketa.
  • 18:20ean, goxorraketak.
  • 18:45ean, Teresa Sorgiñari ongietorria: jaietako pregoia, Jalguneko lagunen dantza saioa eta Sorgin Dantza herrikoia.
  • 21:00etan, helduen afari auzotarra. Norberak berea eraman behar du.
  • 22:45ean, Kukuka eskolakoen euskal dantza sorkuntza emanaldia.
  • 00:00etatik aurrera, Viafara eta Bele Raven taldeen kontzertuak.

Larunbata, hilak 6

  • 09:00etan, diana.
  • 11:00etan, brilet partidak.
  • 11:00etatik 12:00etara, margoketa tailerra eta txokolate jana.
  • 11:00etatik aurrera, Xumela koruko eta Earra! bertso eskolako kideen kantu jira, auzoan barrena.
  • 12:00etan, auzoko helduenei omenaldia.
  • 12:30ean, sagardo festa.
  • 15:30ean, XVI. Mus Txapelketa, Joxe Aranzadiren omenez.
  • 17:00etatik aurrera, LOZET elkartearen buruhandi eta erraldoien kalejira, dultzaineroekin batera.
  • 17:30etik 20:00etara, pilota txapelketako finalak.
  • 18:00etatik aurrera, Gure Lasarte Zikiña ekimeneko kideek antolatutako kontzertuak: Hertx eta Meison taldeak ariko dira.
  • 21:00etan, afari herrikoia.
  • 23:50ean, LOZET elkartearen zezensuzkoa.
  • 00:00etatik aurrera, gaupasa eguneko kontzertuak: Auskalo taldea, DJ Fantasia eta DJ Mangel.

Igandea, hilak 7

  • 09:00etan, diana.
  • 10:30etik 11:00etara, patata tortilla txapelketa.
  • 11:00etatik aurrera, Kukuka eskolako dantza taldeen emanaldiak.
  • 12:00etan, herri kirolak.
  • 12:00etan, LOZET elkartearen buruhandi eta erraldoiak.
  • 13:00etan, proba mistoa.
  • 14:30ean, herri bazkaria. Ostean, bingo aldrebesa eta txaranga.
  • 17:30ean, toka txapelketa.
  • 18:00etatik 20:00etara, dantza gidatuak Ttipika taldearen eskutik.
  • 20:30ean, azken traka eta Teresa Sorgiñari agurra.