Menditik auzora jaitsi da Teresa Sorgiña

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 5a

Ailegatu da Zabaletako festetako egun handia Teresa Sorgiña menditik jetsi eta auzora jaitsi baita jaiaz gozatzera. Betiko legez, harrera beroa egin diete auzotarrek, eta ospakizunaren erdigunean jarri dute, hots, plazan, igandera arte gertatutako guztiaren lekuko izan dadin. Porrotxek dinamizatu du hitzordua, eta pregoia alaitzeko eta koloreztatzeko hainbat bidelagun izan ditu pailazoak. Hasteko, Jalguneko kideek 'Pausoka pausoka' abestia dantzatu dute. Jarraian, Euskararen XII. Maratoieko zortzikoteko hiruk ekimen horretako abesti ofiziala aurkeztu dute. Bukatzeko, Xumela Abesbatzako hainbat lagunek irakurri dute aurtengo pregoia. Dantzez eta kantuez inguraturik, Sorgin Dantza herrikoiarekin amaitu dute. 

Erlazionatuak

'Maite zaitut' abestia dantzatu dute

Txintxarri Aldizkaria eka 05, 21:15 Gizartea