Ford etxeko autoen burrunbak hartuko du gaur herria

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 6a

Club Clasicos por España eragileak bost urte daramatza etxe horretako ibilgailuen eta gidarien topaketak antolatzen. Gure herrian egingo dute aurtengoa, gaur, 08:30etik hasi eta 21:00etara arte: harrera, ibilbidea, talde argazkia, bazkaria, kontzertuak... Denetik antolatu dute egun horretarako. "Gaurkoa ez da izango Ford etxeko auto klasikoen topaketa soilik; gure historiaren zati garrantzitsu bat bizirik mantentzeko ariketa ere izango da".

Gaurko egitaraua

  • 08:30etik 10:00etara, Andatza plazan eta Aitonak okindegian, gidariei harrera eta gosaria.
  • 10:00etan, ibilaldia: Lasarteko Zirkuitua zegoen eremua, Andoain, Urnieta, Hernani, Errekalde eta Michelin Lasarte lantegia.
  • Michelin lantegira iristean, ibilgailuak aparkatuko dituzte eta kultur etxera joango dira, hitzaldi bat entzutera.
  • 12:30-13:00ak aldera, Michelin lantegian, talde argazkia.
  • Andatza plazan, hamaiketakoa, Andatza tabernaren eskutik.
  • 15:00etan, Udaberri elkarte gastronomikoan, bazkaria.
  • 17:00ak aldera, zozketak eta oparien banaketa.
  • 18:30etatik 21:00etara, Andatza plazan, kontzertuak.
  • 21:00etan, topaketaren amaiera.