Bizi Kamerun proiektu solidariorako dirua biltzen ari dira

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 5a

Abarka fundazioko kideek (herritarrak daude horien artean) jakinarazi dute Kamerungo Refuge Meinrad Hega zentroko haurrei laguntzeko dirua biltzen hasi direla; euren hezkuntza, elikadura eta osasun beharrak bermatzea da helburua. Ekarpena egin nahi dutenek Bizum bidez bidali beharko dute dirua 14266 Abarka ONGD helbidera. "Edozein ekarpenek benetako eragina izango du eta biltzen dugun diru guztia zuzenean bideratuko dugu Bizi Kamerun egitasmoaren bidez martxan jarri dugun proiektura", jakinarazi dute Abarkako kideek.

 

Informazio gehiagorako: 669 58 65 33 eta ainhoa@abarka.org helbide elektronikoa.