Goizean goiz gertatu da ezbeharra, 07:30ak pasatxo zirenean. Uistin kalean bizi den bizilagun batek TXINTXARRI aldizkariari kontatu dionez, auto gidari batek aparkatuta zegoen beste ibilgailu batekin talka egin du eta irauli egin zaio bere kotxea. Suhitzaileek bertaratu behar izan dute gidaria barrutik ateratzera, segurtasun uhala askatu ezinik geratu baita. Hori horrela izanik ere, ongi dago, zauri larririk gabe.