Gozamenaren kalejira

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 6a

Dozenaka bikote enbido eta hordagoka aritu bitartean abiatu dira LOZET elkarteko erraldoiak eta buruhandiak, dultzaineroekin batera, familia ugari atzetik segika zituztela. Basotxo plazatik atera, Hernani bidetik itzuli eta Antonio Blas plazaraino joan dira, duela bederatzi urtera arte auzoko festak ospatzen zituzten tokira. Hurrengo urteko azaroan inauguratu zuten frontoian, berriz, pala eta frontenis final zirraragarriak jokatu dituzte. Metro batzuk gorago, Gure Lasarte Zikiña egitasmoko lagunek gonbidatutako Hertx eta Meison taldeek astindu dute txosna gunea.

Erlazionatuak

Ereindako hazien loreak jaso dituzte

Iñigo Gonzalez Sarobe eka 06, 14:23 Gizartea

Menditik auzora jaitsi da Teresa Sorgiña

Txintxarri Aldizkaria eka 05, 21:20 Gizartea