Pentsioen gaia ekarri dute ikasturteko azken borobilera

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 2a

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kide Karlos Etxeberria gonbidatu dute orain arte lortutako aurrerapenez, erdiesteke daudenez, gutxien dutenen beharrez, pertsonen eskubideez, borrokez... hitz egitera. Borobilean Elkarteko kideek eta saiora bertaratu direnek eskerrak eman dizkiote berari eta ordezkatzen duen eragileari, "garai zail hauetan eredu direlako eta guztiontzako mundu justu batekin amesten dutelako". Irailean berriz ere elkartzekotan geratu dira.