aza 17 Ekonomia
Zazpi establezimenduk hartuko dute parte aurtengo edizioan eta horietako bakoitzak mokadu bat eskainiko die bezeroei. Hilaren 20an, 21ean eta 22an izango dute lasarteoriatarrek horiek dastatzeko aukera, eta baita gustukoena zein izan duten adierazteako ere. Aldi honetan bi pintxo sarituko dira, bata epaimahai profesionalak aukeratuko du eta bestea, berriz, herritarrek, Azken horien artean, gainera, erosketa bonuak zozkatuko dira
aza 12 Ekonomia
Ekonomiaren mundu globalizatu eta lehiakor honetan, gero eta gehiago dira enpresa eta negozioek euren eguneroko jardunean topatzen dituzten exijentzia eta betebeharrak, bezeroen nahi eta erantzukizun sozialetatik eratorritakoak batzuk, derrigor betebeharreko legediek inposatutakoak besteak. Bide "malkartsu" horietan topa ditzaketen oztopoei aurrea hartu eta gainditzen laguntzeko, Beterri-Buruntza Mankomunitateak zenbait tresna jarri ditu eskualdeko enpresen eskura, hala nola karbono aztarnaren kalkulua eta ESG irizpideak; azken horrek ingurumena, gizartea eta gobernantza barnebiltzen ditu.