Ekitaldia hausnarketarako, inspiraziorako eta konexiorako gunea da, lurralde ezberdinetara hurbiltzea eta Gipuzkoako esparru ekonomiko, profesional eta sozialean emakumeen talentua, lidergoa eta ekarpena balioestea helburu duena.
Oraingo honetan, jardunaldiak Beterri-Buruntzan jarriko du arreta, eta bertako emakume erreferenteak bilduko ditu mahai inguru batean, moderatzailea Nerea Basurto Arraztio izango delarik.
Mahai inguruan parte hartuko dute:
- Alaitz Tolosa Irazusta, Talleres Mitxelena S. Coop.-eko Proiektu Estrategikoen arduraduna.
- Maria Herrero Eizmendi, HERREKOR S.L.U.-ko gerentea.
- Norexis Carilin Orellanas Araujo, Chimeneas Erre Berri S.L.L.-ko bazkidea.
- Silbia Roson Goikoetxea, Laboral Kutxaren Hernaniko bulegoaren zuzendaria.
- Sonia Valor Cuadrado, Baihome Higiezinen zerbitzuen sortzailea.
Ekimen horrekin Mankomunitateak eta ASPEGIk topaketa-guneak bultzatu nahi dituzte, emakume erreferenteak ikusarazteko, esperientziak partekatzeko eta lurraldeko emakume profesional eta enpresarien arteko laguntza- eta lankidetza sareak sortzeko.
Antolatzaileek adierazi dute edozein persona dela ongietorria eta networking-erako aukera emango duen luntx txiki batekin amaituko dela. Ekitaldira joatea doakoa izango da aforoa bete arte, eta izen ematea esteka honetan egin daiteke: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe7OajGBRqDyzJeyZ1Tpt_cw3gct4ZJhMqG9tkg2dNC3E54-A/viewform