Hainbat ardo kata egin dira, azken egunotan, herriko bost tabernetan. Buenetxea tabernatik hasi, asteazkenean; Oria Txiki, Andatza eta Arkupetik jarraitu, ostegunean, eta Usoak establezimenduan amaitu da, ostiralean. Upategi desberdinetako ardoa izan du ostatu bakoitzak. Gaurkoaren kasuan, Gomez de Segura ardotegiko hiru edari dastatu dituzte: txuria, urtekoa eta ondua. Mokadu batekin lagunduta errazago edaten denez ardoa, gazta eta gildekin batera probatu dituzte Errioxako edariak. Hamabost bat lagun bildu dira, eta tentuz entzun dituzte upategitik etorritako adituaren hitzak.