Udaberri Festako bonuak banatu ditu Aterpeak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 3a

Udaberriko Festarekin amaitzeko, saridunei bonuak banatu dizkiete Aterpea Elkarteko kideek, Urruzola mertzerian elkarturik. 

Hitzorduarekin hasteko, lehenik eta behin, eskerrak eman dizkiete lasarteoriatarrei elkartekideek beste behin kanpainari egindako harrera beroagatik; besteak beste, parrillada jendetsua eta tren txu-txua nabarmendu dituzte. Makina bat herritarrek parte hartu dutela zehaztu dute, eta hori ez ezik, euren arabera, herria aktibatu du ekimenak. Hori dela-eta, sasoia "fina" izan dela baloratu dute. Era berean, parte hartutako komertzioei luzatu diete esker ona. 

Jarraian, sari banaketari ekin diote. Bost premio banatu dituzte: 250 euroko lau bono, eta 500 euroko bakarra. Ekainaren 21era arte izango dute kanjeatzeko epea, eta soilik elkartekideen saltokietan erabili ahalko dituzte. Hauek izan dira aurtengo sarituak:

  • Naiara Gomez Tamayo, 500 euroko bonoa.
  • Jose Miguel Urtizberea Garmendia, 250 euroko bonoa. 
  • Jose Luis Carrillo Tena, 250 euroko bonoa. 
  • Diego Torres Sanchez, 250 euroko bonoa.
  • Maribel Sanchez, 250 euroko bonoa.