Dendaz dena ibili da, baina establezimenduetara ez da edonola iritsi. Hain zuzen ere, merkatarien elkarteak ekimen hori aurrera eramateko sarituaren eskura jartzen duen goi mailako auto batean ibili da batetik bestera. Osacar izan da autoaren gidaria, eta Ventanas Alcar establezimenduko Ana Laureanok eta Mabel arropa dendako Mabel Pedreirak lagunduta joan da Perez. Hiru ordu izan ditu erosketa guztiak egin eta 1.000 euroak xahutzeko.
"Pozik" agertu da Perez. Aipatu du "sekula ez zaiola beste saririk tokatu". Hala, kontatu du merkatarien elkarteko kideen hirugarren edo laugarren deia jaso zuenean erantzun zuela telefonoa deia, izan ere, deika ari zitzaion telefono zenbakia "ezezaguna" zuenez, eta "iruzurren bat-edo" izan zitekeen beldur.
Mabel Pedreira Aterpeako lehendakariak ere hitz egin du, eta esan, aurtengo edizioak "espektatiba gutziak gainditu" dituela. Gaineratu du lasarteoriatarrek herriko komertzioaren alde duten "konpromisoaren" erakusle dela hori. Eskertuta agertu da bezeroekin.
Udalaren izenean, berriz, Sozioekonomia zinegotzi Nuria Fernandezek hitz egin du; herria dinamizatzeko egiten duten lana eskertu die merkatariei.