Ardo dastaketa, merkatarien eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 18a

2023. urtean aurrera eraman zuen Aterpeak azken ardo kata. Ordutik jarduera hori etenda egon da, eta berriz ere martxan jartzeko erabakia hartu du elkarteak. Andatza tabernan aurkeztu du egitasmoa

Herria girotzeko "modu polita" dela azpimarratu du merkatarien elkarteko lehendakari Mabel Pedreirak. Herriko zen ostalaritza establezimenduk parte hartuko duten argitu aurretik, eskerrak eman dizkio Agustin Valdivia alkateari, udaleko sozioekonomia saileko zinegotzi Nuria Fernandezi eta Eusko Jaurlaritzako kontsumo eta turismo sailari. 

Hilaren 25ean, 26an eta 27an izango da ardo kata, eta herriko bost tabernek parte hartuko dute. Buenetxea tabernan hilaren 25ean egingo dute, eta Ameztoy upategiko ardoa dastatuko dute bertan parte hartzen dutenek. Hurrengo egunean, berriz, hiru tabernatan aurrera eramango dute ardo dastaketa: Arkupen, Andatzan eta Oria Txiki tabernetan. Hiru horietan lehenengoak Principe de Viana ardoa eskainiko du, eta bigarrenak, aldiz, Entrecanales upategikoa. Hirugarrenak, berriz, bere establezimenduko ardoekin egingo du. Hilaren 27an, hots, azken egunean Usoak tabernaren txanda izango da. Gomez Segura upategiko ardoarekin egingo dute kata horiek. 

Denak ala denak ordutegi berean izango dira, 19:00etatik 21:0etara, eta bertan parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute. 10 euroko inskripzioa ordaindu beharko dute, eta hori parte hartu nahi duten tabernan bertan egin behar dute. 

Agerraldia amaitzeko herritarrak ekimenean parte hartzera deitu dituzte.