Udazkeneko Festako sariak banatu dituzte

Txintxarri Aldizkaria

Aterpeako zein udaleko ordezkariak eta saridunak, pozik. LASARTE-ORIAKO UDALA

Kanpaina amaitu berritan bezeroei sariak eman dizkiete Aterpea elkarteko eta udaleko ordezkariek: tokiko establezimenduetan gastatzeko erosketa bonuak, 500 zein 250 eurokoak. Hilaren 13tik 25era egindako jarduerarekin pozik daude antolatzaileak.

Santana Informatika saltokian elkartu ziren ostalariak, saritutako bezeroak eta udal ordezkariak atzo iluntzean, amaitu berri den Udazkeneko Festaren balantzea egiteko eta zozketako sariak emateko. Bost pertsona hauek poltsikoratu dituzte erosketa bonuak: Ivan Muñoz, 500 euro; eta Ana Sofia Argucia, Uxoa Iparragirre, Jose Luis Rubio eta Beñat Oroz. Lau horiek 250na euro irabazi dituzte tokiko establezimenduetan gastatzeko. 

Udazkeneko Festa egin bitartean merkataritza jarduera eta ekitaldiak uztartu dituzte Aterpeako kideek. Egun aipagarriena 24a izan zen, larunbata, festa handia aurrera eraman baitzuten orduan. Haurrentzako jarduerak, musika, dantza, gastronomia, azoka... denetik egin zuten.

Tokiko merkataritzaren garrantzia

Sari eta jarduerez harago, ekimenak gertuko merkataritzaren eta ostalaritzaren garrantzia azpimarratzeko balio izan duela nabarmendu dute antolatzaileek, tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpenagatik ez ezik, baita herriko eguneroko bizitzan eta kaleetako bizian duten zereginagatik ere.

Hori horrela, Aterpeak eta udalak positiboki baloratu dute Udazkeneko Festa. Norabide horretan gertuko kontsumoa sustatzeko, herriko establezimenduak herritarrengana hurbiltzeko eta herri bizia mantentzen laguntzeko ekimenak bultzatzen jarraitzea garrantzitsua dela azpimarratu dute.

Erlazionatuak

Urtaroa ospatu dute

Txintxarri Aldizkaria urr 24 Ekonomia