uzt 03 Gizartea
Bukatu dira aurtengo San Pedro Jaiak. Ohi bezala, festetako azken gaua irekitzeko su artifizialen emanaldiaz gozatu dute herritarrek: udalerriko zerua hamar bat minutuz koloreztatu du Vulcano piroteknia etxeak. Oriarte Landaberriko gazteen guneko emanaldi sorta DJ Markelinek itxi du, eta Okendo plazan berriz, Oxabi taldearen erromeriak ikus-entzuleak berpiztu eta animatu ditu, ia bi ordu iraun dituen kontzertu indartsu batekin. Azkenik, LOZET elkarteak zezensuzkoak atera ditu beste behin Kale Nagusira.