San Pedro Jaietako egitaraua aurkeztu du, berriki, Lasarte-Oriako Udalak; ondoan izan ditu hori osatzeko lanetan parte hartu duten herriko hainbat eragile. Festak saileko zinegotzi Txus Alonsok izan du ekimenen berri emateko ardura, eta, esan, aurreko urteetakoen egitura bera jarraitzen duela aurtengoak ere, nahiz eta "aldaketa txiki batzuk" egiten dituzten urtez urte. Guztira 99 jarduera aurrera eramango dira aurtengo festetan.
Jai egun ofizialei hasiera eman aurretik, aurrekari izango diren egitasmoak aurkeztu ditu; herri eragileek antolatzen dituzte horiek, hala nola, mahai jolasen, gimnastika eta lerroko dantzen erakustaldiak, edota Alboka koruaren eta Erketz EDTaren emanaldiak eta Udal Musika Eskolako ikasleen kontzertuak. Gogoan izan du baita ere, LOTMEk hilaren 23an aurrera eramango duten mendi irteera.
Egitaraua, egunez egun
Hilak 28, ostirala
- 10:00etatik, 12:00etara, ur festa Maialen Chourraut kiroldegian, 5 eta 12 urte arteko haurrentzat.
- 12:00etan, haurren txupinazoa, udaletxe zaharreko balkoian. Suziria jaurti ostean, LOZET elkartearen erraldoi eta buruhandien konpartsa herrian barrena ibiliko da, Oaintxe in deu! eta Gautxori txarangekin batera.
- 12:15ean, Gure Patxintxiak sariak banatuko dituzte, udaletxe zaharreko balkoian.
- 12:30ean, Lasarte-Oriako eta Hernaniko Udal Musika Eskoletako ikasleen batukada taldeak girotuko ditu herriko kaleak.
- 14:00etan, haurrentzako makarroi jana, Atsobakar parkean. Ondoren, ur jolasak eta Busti Blai.
- 16:30ean, Sorgin Dantza abiatuko da Oria auzotik. Erdigunea zeharkatu eta gero, Okendo plazan bukatuko da.
- 18:00etan, Gautxori txaranga Atsobakarretik abiatu eta herriko kaleetan barrena ibiliko da.
- 18:30ean, Oaintxe in deu! txaranga Manuel Lekuona Kultur Etxetik abiatu herriko kaleetan barrena ibiliko da.
- 19:00etan, helduen txupinazoa. Aurtengo omenduak irakurriko du pregoia, Makelur antzerki taldeak. Gautxori, Oaintxe in deu! eta Goxo txarangek parte hartuko dute.
- 19:30ean, Dinbi Banda taldea herriko kaleetan barrena ibiliko da.
- 20:00etan, Ibai Berriak taldearen emanaldia, Isla plazan.
- 23:00etan, Lasarte-Oriako Danborrada, Kale Nagusitik. Iazko berrikuntzari eutsiz, aurten ere Maider Oiartzabal koreografoak Lasarte-Oriako ereserkiarentzat sortutako koreografia dantzatuko dute zenbait dantzarik.
- 23:30ean, ETS musika taldearen kontzertua, Okendo plazan.
- 00:00etatik 03:00etara, DJ Txurru, Oriarte-Landaberri ikastetxeko gazteen esparruan.
- 00:00etan, dantza piezak I Love 80's taldearen eskutik, Jaizkibel plazan.
Hilak 29, larunbata
- 07:00etan, zezenak Sasoeta ikastetxeko patioan.
- 11:00etan, herri meza San Pedro parrokian.
- 11:30etik 13:30era, haurrentzako parkea Isla plazan: ludoteka, puzgarriak, bola igerilekua, eta abar.
- 11:30ean, Xumela koruaren kantu eta dantza jira abiatuko da Sagardotegi kaletik.
- 12:00etan, lerroko dantzaren erakustaldia, Okendo plazan.
- 12:30ean, herri kirolak Elizatze plazan: lau aizkolari, bi harrijasotzaile eta iparraldeko jokoak.
- 13:00etan, Makelur omenduko dute Manuel Lekuona Kultur Etxean.
- 14:00etan, herri bazkaria Andatza plazan.
- 18:00etan, sagardo dastaketa eta sardina jan herrikoia, Okendo plazan.
- 19:00etan, Lasarte-Oriako Biyak Bat eta Hernaniko Goiz Eguzki koruen emanaldia Brigitarren komentuan.
- 21:00etan, DJ Nemux academy-ko DJ berriak Oriarte-Landaberri ikastetxeko gazteen esparruan.
- 22:30ean, bertsolariak kultur etxean: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Ane Labaka, Lierni Rekondo, Aner Peritz eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea, Amaia Agirre.
- 22:45ean, entzierroa egingo dute Kale Nagusian, jostailuzko zezenekin.
- 23:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
- 23:30ean, Bulego taldearen kontzertua Okendo plazan.
- 23:30ean, dantza piezak Estrella Central orkestrarekin Isla plazan.
- 00:00etan, DJ Carlos Jean Jaizkibel plazan.
- 00:00etatik 03:00etara, Nemux disko festa, Oriarte-Landaberri ikastetxeko gazteen esparruan.
- 02:00etan, Star Ways taldearen emanaldia Okendo plazan.
Hilak 30, igandea
- 06:00etan, Gautxori txarangarekin diana.
- 06:30ean, txokolatada Elizatze plazan.
- 07:00etan, zezenak Sasoeta ikastetxeko patioan.
- 11:00etatik 14:00etara, sanpedroetako bolo eta toka txapelketa, Michelin kirol gunean.
- 11:30etik 13:30era, gazteentzako parkea Andatza plazan.
- 11:30etik 13:30era, haurrentzako parkea, Loidibarren pilotalekuan.
- 12:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsa herrian barrena Oaintxe in deu! txarangak lagunduta.
- 12:00etan, La Encina taldeko danbolin jotzaileen emanaldia eta Extremadurako migen dastaketa, Jaizkibel plazan.
- 13:00etan, Zero Sette akordeoi orkestraren emanaldia Okendo plazan.
- 16:30etik 18:30era, gazteentzak parkea Andatza plazan.
- 17:30ean, gaztetxoen danborrada abiatuko da Kale Nagusitik eta herriko kaleetan barrena ibiliko da.
- 18:30etik 21:00etara, dantza lehiaketa eta minidiskoa Jaizkibel plazan.
- 20:00etan, Maruja Limon taldearen kontzertua Okendo plazan.
- 20:00etan, DJ Nikoren emanaldia Isla plazan.
- 22:00etan, Alargun Beltzak taldearen kontzertua Okendo plazan.
- 22:45ean, entzierroa egingo dute Kale Nagusian, jostailuzko zezenekin.
- 23:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
- 23:00etan, Ander Hazas herritarraren kontzertua Oriarte-Landaberri ikastetxeko gazte esparruan. Lehenengo aldiz ariko da jendaurrean.
- 00:00etatik 02:00etara, DJ Txolas Oriarte-Landaberri ikastetxeko gazte esparruan.
Uztailak 1, astelehena
- 11:00etan, haurren pilota txapelketako finalak, Loidibarren pilotalekuan.
- 11:30etik 13:30era, ur parkea Andatza plazan.
- 16:30etik 18:30era, ur parkearen jarraipena, Andatza plazan.
- 17:00etan, txakurren erakustaldia Sasoeta ikastetxeko zezendegian.
- 18:30ean, erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da Atsobakarretik, Antigua Band txaranga lagun duela.
- 18:30ean, Trapu Zaharrak taldeak Por hacer el bien antzezlana erakutsiko du Elizatze plazan.
- 19:00etan, Nafarroako jotak Voces Ribera taldearen eskutik Isla plazan.
- 19:00etan, Stereo Rock herriko taldearen emanaldia Jaizkibel plazan.
- 20:30ean, DJ Anersote Oriarte-Landaberri ikastetxeko gazte esparruan.
- 22:45ean, entzierroa egingo dute Kale Nagusian, jostailuzko zezenekin.
- 23:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
- 23:00etan, DJ Tropikal Oriarte-Landaberri ikastetxeko gazte esparruan.
- 23:00etan, Stylo taldearekin dantzaldia, Isla plazan.
- 23:00etan, Belako taldearen kontzertua Okendo plazan.
- 00:00etatik 02:00etara, DJ Blessive Oriarte-Landaberri ikastetxeko gazte esparruan.
Uztailak 2, asteartea
- 11:30ean, haur parlea Isla plazan.
- 16:30etik 18:30era, ur parkea Andatza plazan.
- 17:00etan, 16 urtetik beherako haurrentzako xake txapelketa Palomo Linares elkartean.
- 18:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da Blas de Lezo kaletik, Joselontxo txaranga lagun duela.
- 19:30ean, Kataountxispun haurrentzako antzerkia, Jaizkibel plazan.
- 20:00etan, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana, udaletxe zaharretik abiatuta.
- 22:45ean, Vulcano piroteknia etxe ospetsuaren etxafuegoak, Andatza plazan.
- 23:00etan, Markelin diskofesta Oriarte-Landaberri ikastetxeko gazte esparruan.
- 23:00etan, Oxabi taldearen kontzertua Okendo plazan.
- 23:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.