Nagusiek bertso saioaz gozatu duten bitartean, zezensuzkoarengandik ihesi ibili dira herriko haur eta gaztetxoak Kale Nagusian, eta horren ostean hasi da lehen kontzertua. Bulego musika talde azkoitiarra igo da Okendo plazako oholtzara, eta bere musika eta doinu ezagunekin gozarazi ditu bertaratu diren zaleak.
Bien bitartean, Isla plazan Estrella Central taldea aritu da, eta lasarteoriatar ugarik Carlos Jean Djarekin igaro dute gaua, Jaizkibel plazan. Nemux disko festak hartu du Oriarte Landaberriko gazte esparrua, eta Star Ways taldearekin jarraitu dute herritarrek parranda, Okendo plazan.