Akelarreko dantzak erromeria bilakatu dira sorginen gunean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 30a

Oñatitik etorritako Lizartxo erromeria taldearekin batera dantza egitea ohiko bilakatu da Sorgin Jaietan. Ez da harritzekoa, urtero legez giro bikaina jarri ohi dutelako Okendo plazan dagoen sorginen gunean. 00:00etatik hasita, bi ordu pasatxoz euskal kanta ezagun ugari partekatu zituzten bertaratu ziren herritarrekin. Dantzan gogotik egin eta gorputzei buelta emanda, goizaldera arte luzatu zuten parranda zenbaitek.