Erraldoi eta buruhandiak ere irten dira kalera jaietako azken kalejira egin eta arratsaldea girotzera. Atsobakar auzoa girotu dute, Joselontxo txarangako musikariekin batera.
Jaizkibel plazan, berriz, Katapuntxispun antzerkia egin dute Kiki, Koko eta Moko pailazoek; ederki igaro dute arratsaldea haur eta gazte lasarteoriatarrek.
Afalaurretik, Mariatxi doinuek hartu dute herria. Brigitarren komentutik abiatuta, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldeak emanaldia aurrera eraman du herriko kaleetan zehar.