Aurretik kiroldegiko igerilekuan ederki gozatu dute haur eta gaztetxoek. Puzgarria, txirrista, ur gaineko alfonbrak edo kortxozko tresnekin txoko ezberdinak zituzten uretan jolasteko.
Udaletxe zaharreko balkoian Gregok girotu ditu txupinaren aurreko minutuak eta, besteak beste, Gure Patxintxiak sarien irabazleak ere izan dira balkoian. Agustin Valdivia alkateak "Gora San Pedro Jaiak!!" ohikatu eta suziria piztu du. Eztanda egitearekin batera, konfetiz eta baloi erraldoiez bete da Kale Nagusia.
Ostean, erraldoi eta buruhandien txanda izan da. Lurra bustita egon arren, lasterketa ederrak egin dituzte gazte zein buruhandiek. Lasarte-Oriako zein Hernaniko musika eskoletako ikasleek osatutako batukadaren erritmoek ere alaitu dituzte herriko kaleak bazkalordura arte. Gaztetxoak, orduan, kalejiran joan dira Gautxori txarangarekin Atsobakar parkera makarroi jan ederra dastatzera