Oztopo guztien gainetik eta hodei guztien azpitik... hasi dira aurtengo Sorgin Jaiak. Isla plazatik jaitsi dira sorginak, eta nola jaitsi ere: Elektropottotte elektrotxarangaren erritmora. Tabernaz taberna motorrak berotu ostean iritsi dira Okendo plazara eta bertan zain zituzten Xumela koruko kideek ez dute txupinazoa piztu beharrik ere izan, bor-bor baitzeuden emozioak. Festa egun ederrak dituzte aurretik.
eka 27 Gizartea