Sorgin bazkariak eman dio gaur hasiera Sorgin Jaietako egitarauari. Euriak atseden hartu badu ere, aterpean egin dute bazkaria, Askatasunaren parke ondoko etxebeetan. Arratsalde eta gau parterako indarrak hartuko dituzte herriko sorgin eta aztiek pasta entsalada, albondiga edo pisto eta postre ederra janaz. Sorgin eguna hasteko modu paregabea.