Gazteak, berriz, erraldoi eta buruhandiekin ibili dira herriko kaleetan barrena. Musika ere ez da falta izan; Antigua Band txarangak lagunduta egin dute ibilbidea.
Antzerki zaleentzat ere izan da hitzordurik. Trapu Zaharrak taldeak Por hacer un favor obra erakutsi du Okendo plazan, eta Nafarroako jota zaleak, berriz, Isla plazan elkartu dira; Voces Ribera taldearen emanaldi ederraz gozatu dute.
Gaueko musika emanaldien aurretik, Stereo Rock taldearen kontzertua izan da Jaizkibel plazan, eta DJ Anersote musikari usurbildarrak girotu du afalaurreko tartea, Oriarte Landaberriko gazteen esparrua.